XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere gainean, eraikuntzak ez du altuera hau gaindituko (urbanizazioaren sestratik estalkiaren egituraren behekaldeko alderaino neurtua).

Definitutako sabaitik behera, Soto edo Erdisoto, Behe-Solairu eta Goi-Solairu batez osaturiko gehienezko profila baimendu ahal izango da.

Soto edo erdisotoak azpizonaren azaleraren %25eko okupazioa iritsi ahal izango du.

Behe-Solairuak eta lehenak, azalera honen %100a iritsi ahal izango dute.

3.- 12 metrotako barne-altuera librera arte eraiki daitekeen Lurzoru Pribatua, Soto edo Erdisoto, Behe-Solairu eta Bi Goi-Solairuz osatutako Profila duena.

Plan Partzial honen 10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Lurzoru honen gainean, eraikuntzak ez du altuera hau gaindituko (urbanizazioaren sestratik estalkiaren egituraren behekaldeko alderaino neurtua).

Definitutako sabaitik behera, Soto edo Erdisoto, Behe-Solairu eta bi Goi-Solairuz osaturiko gehienezko profila baimendu ahal izango da.

Solairu guztiak, definitutako azalera eraikigarriaren osotasunean baimendu ahal izango dira.

Ez dira baimentzen zona honetan (Lurzoru Pribatu Eraikigarriak) eraginik izan dezaten lurpeko azpiegitura publikoak, baina bai ezinbestean zeharkatu behar dituzten airekoak (hariteria elektrikoak).

Eragin horretarako, eta Urbanizazio Proiektuak posibilitate hau egiaztatzen badu, bidezko zorrak ezarriko dira Konpentsazio Proiektutik.

14. Artikulua.- Erabilera Nagusia.

Industri erabilera da erabilera nagusia Sektore guztian eta, hortaz, ordenaturiko lursail pribatu eraikigarri eta ez-eraikigarrietan.

Ondorengoak biltzen dira erabilera honetan: 1.- Lorpen, eraldakuntza eta garraio industriak.

2.- Produktuen kontserbazio, gordeketa eta banaketara destinaturiko biltegiak, zuzeneko salmenta zerbitzurik gabeak.

3.- Konponketa tailerrak.

4.- Ibilgailuentzako hornitegi eta garbitegiak eta garajeak.

5.- Industri Zerbitzuak (Garraio Agentziak, Automobil-Kontzesiodunak, Laborategiak, Ikerketa Zentroak, eta abar...).

15. Artikulua.- Erabilera Baimenduak.

Lursail pribatuetan, eta erabilera nagusiaz landa, honako erabilera hauek baimentzen dira: 1.- Etxebizitza Erabilera: Etxebizitza baten eraikuntza baimenduko da erabilera nagusira destinaturiko 10.000 m2 eraiki bakoitzeko.

Bere azalerak ez ditu 100 m2 erabilgarri gaindituko, eta erabilera nagusiari asignaturiko mugen barruan barne hartuko da.

Bere azalerak honen baimentzea justifika dezan industriaren edo industri multzoaren zaintza eta jagoletzari loturik egongo da nahitaez.

2.- Merkatal Erabilera: Industriak berak edo bere filialek fabrikaturiko produktuen salmentazko merkatal erabilera baimentzen da lursail pribatuen barruan.

Era berean, industri ihardueraren merkatal ekipamendua baimentzen da, Planeamendu Arautegiak xedatutakoa garatuz ezartzen den proportzioan eta eragin horretarako erreserbatutako lurzoru publikoaren gainean.

3.- Bulegoen Erabilera: Industri establezimendu bakoitzaren despatxu eta bulego propioak onartzen dira.